“(…)Bestalde, bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren arloan, Euskadin garrantzi handia dauka toki-mailan egindako lanak. Horregatik, gobernu honen lehentasunetariko bat da udal-ekintzak bultzatzea, bakea sendotu eta bizikidetza eraikitzeko”.

 

Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia

 

 


 

Udalak


 

Gazteen arteko elkarbizitzarako hezkuntzaren aldeko apustu egiten duten udalei esker ona.

 

Bitarbasketik  urte hauetan guztietan proiektuan gurekin elkarlanean ari izan diren Udal guztiei eskertu nahi diegu, haiek direlako, Eusko Jaurlaritzarekin, proiektu honen mantentzea eta eboluzioa posible egin dutenak.

 

Erandio, Zalla, Gueñes eta Ordiziako Udalak edo Txorierriko Mankomunitatea dira, besteak beste, gurekin lan egin dutenak, eta gaur egun esan dezakegu Gazteen arteko elkarbizitzarako programen inplementazioetan aitzindariak direla Euskadin.

 

 

 

 

 

 

 

Udaleentzako proiektuaren garrantzia.

 

 

“Nola egin aurre gatazkei?”, apustu handia da belaunaldi berrien heziketaren alde, erasoa, injustizia eta biolentzia baztertzeko gatazka pertsonalak, laboralak eta sozialak konpontzeko orduan, eta azkenean udalerria elkarbizitzarako gune bilakatuz.

 

Udalek ulertu behar dute Elkarbizitza eta Gatazken Kudeaketa konpetentziarako hezkuntzaren programak oso onuragarriak direla, lehen esan dugunez, udalerriko bizitza hobetzen baita.

 

Hobekuntza honi esker etorkizunean kostu ekonomikoak murriztuko dituzte: salaketa gutxiago, esku-hartze soziala eta poliziala gutxiago, etab.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza.

 

Euskal Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusia oso sentibera da heziketa-ikuspuntu honekin eta horregatik udalei diru-laguntzak eskaintzen dizkie  proiektu honen proposatutako ekintza desberdinetarako

 

+ Udalei bake, bizikidetza eta giza eskubideen programetarako diru-laguntzak , Eusko Jaurlaritza