“Artea, bere manifestazio ezberdinetan, komunikazio eramailea da eta beraz, ideien espresioarena. Artea sortzaileentzako zein jasotzaileentzako emozioen erreakzio potentzialarekin esperimentatzeko tresna bat da eta horrela eguneroko bizitzara adaptazio hobea lortzen da”.  

 

Iñaki Beti Sáez Doktorea

Arte eta umorea

 

Programa honek kultura urbanoko elementu batzuk hartu eta tresna didaktikoak bihurtzen ditu: RAP eta ROCK abestiak, Graffitia edo sckech-ak, besteak beste.

 

Proiektu honek artista batzuen inplikazioa du eta ikasleekin oso harreman positiboa zabaltzen dute. Honek guztiak, lan giro dibertigarria eragiten du eta ondorioz, diziplina artistikoetan ikasmen eta elkarbizitza erraztu egiten dira.

 

Umoreak oso papera inportantea jokatzen du iniziatiba honetan, mezu umoretsuak eraginkorrak dira eta.Umoreak aktibazio, alerta eta zaintze maila egokia mantentzen laguntzen du eta, aldi berean, afektibitate eta emozioak sortzea errazten du proiektua erakargarriago bilakatzen. 

ikuspegi esperientziala

 

Programa honen ezaugarri nabarmenetariko bat bere ikuspegi “esperientziala” da, hau da, formatu honetan ikasleak protagonistak bihurtzen dira. Benetako gatazken kudeaketaren prozesu kooperatiboa zer den ezagutzeko autoezagutza, emozioen erregulazioa, gaitasun sozialen praktika eta egoera bortitza baten aurrean sortzen diren emozioak ezagutzeko beharra dago.

Programa hau DBh-en:

 

Beste ezaugarri inportante bat programa honetan ibilbide bat iradokitzen dela da. Hurrengo koadroan ikus daiteke DBHko ikasle bakoitzak 1.go mailatik 4. mailara planteatutako konpetentziak ikasiko dituela:

*GK: Gatazken Kudeaketa. *NEG: Negoziazioa.*BIT: Bitartekaritza