Gauzak horrela, Gatazken kudeaketaren munduan murgiltzen hasi ginen gatazken transformazio eraginkorra lortzeko behar diren konpententzia pertsonala eta interpertsonalak ezagutzeko, gatazkan inplikatutako parteek ikasten zituzten jarrerei  arreta jarriz.

 

Gaitasun sozialen arloan hainbat planteamendu aurki daitezke, gurea Gatazkan zentratzen da elkarbizitzaren momenturik zailena delako. Momentu honetan beste pertsonaren existentziaren aurrean gure desioek huts egiten dute eta erasorako aurretiko jarrera sortzen da. Bestearen existentziak elkarbizitzara bultzatzen gaitu, eta elkarbizitza hori gatazken kudeaketa txarraren ondorioz hondatu egiten da. Beste alde batetik, gatazkaren kontzeptua askotan erasoren ideiarekin lotuta dago eta, ondorioz, bortizkeriarekin. Hori dela eta, gure gatazkak konpontzen ikasiz, indarkeria desagerrarazten lagundu dezakegu. Baina indarkerian ikasitako portaerek ere hartzen dute parte. Horregatik, elkarbizitzarako heziketan beste konpetentzia batzuk kontuan hartu behar direla uste dugu.

 

Gure gatazkak besteengan modu positibo batean konpontzeko zein elkarrekin bizi ahal izateko pertsona asertiboak bilakatu behar gara eta asertibitate hori komunikazioan irudikatu behar dugu gaitasun sozialak eta teknika asertiboen bidez. Pertsona asertiboak bilakatzeko eta, ondorioz, elkarbizitzarako hezi ahal izateko autoestimua ezinbestekoa da.

 

Askotan, frustrazio egoera baten aurrean, gatazkarik egon ez arren, haserre emozioa sortzen da eta eraso egitera bultzatzen gaitu. Hori dela eta, haserre emozio hori erregulatzea beharrezkoa da portaera bortitzak saihesteko eta elkarbizitzari kalte ez egiteko. Hau dela kausa, Adimen Emozionalean oinarritutako konpetentziak hartzen ditugu. Uste dugu konpetentzia hauek ezinbestekoak direla  emozioak ondo ezagutzeko, erregulatzeko eta azaltzeko.

Bortizkeria ikasitako portaera da, eta ez da erasoa bezain erreaktiboa. Beste eredu batzuk jarraitzen ditu indarkeriak eta, neurologoek diotenez, prebentziorako tresnarik onena enpatiarako heziketa da.  Heziketa mota hau Adimen Emozionalaren konpetentzia nabarmenetako bat da eta oso inportantea  delakoan gaudenez, erabaki dugu modu isolatutan lantzea.