Nondik gatoz?

Gure jarduera profesionala Bitartekaritzarekin hasi zen. Gatazketan inplikatutako pertsonei negoziatzen eta komunikatzen laguntzen, hau da, pertsonen arteko pertzepzio erratuen oztopoak apurtzen. Ondorioz, harremanak hobetuz gatazketarako irtenbideak aurkitzea askoz ere errazagoa izaten da. Bitartekaritza zirt edo zarteko prozesua da interparteen arteko gatazkak abordatzen dituena, ikuspuntu kolaboratiboaren bidez, edo, Estatu Batuetan deitzen dutenez, Win-win (Irabazi-Irabazi).

 

Ikuspuntu kolaboratibo horrek gatazken kudeaketarako estrategiak eskaintzen dizkigu. Horrela, mehatxuzko egoeretan aurrean eraso, menderatze edo ihesaldi jarrerak baztertzea posiblea da. Gauzak horrela, esan liteke ikuspuntu kolaboratibo hau gizakion eboluziorako aukera izan daitekeela. Hau da, estrategia horiek barneratuko bagenitu, helburuak lortzeko orduan jarrera bortitzak baztertuko genituzke, eta ondorioz, gizartea baketsuago eta eraginkorragoa izango litzateke.

 

Bitartekaritzaren lineatik elkarbizitzarako heziketarenera pasatu ginen bitartekaritzak heziketa osagarri inplizitu bat daukalako, gatazka baten parteak prozesu kooperatibo baten zehar gidatzen ditu eta. Auzokideen bitartekaritzaren arloan, Estatu Batuetan egindako ekimen aitzindari batzuek heziketa osagarri hau azpimarratzen dute. Ondorioztatzen zutenez, prozesuan  parte hartzen zutenek, beren gatazka konpontzeaz gain, etorkizunean antzeko egoeratan irtenbideak lortzeko konpetentziak eskuratzen zituzten. Bitartekaritzaren paradigma oso preziatua iruditzen zitzaigunez, heziketa ereduaren bidez gizarte osoari hedatzea erabaki genuen.

 

Informazio gehiago +