Metodologia

 

Elkarbizitza gelako ardura ikasturtean zehar emango da, ikasleekin interbentzio zuzenaren 96 ordutan. Ordu kopuru horietan planifikazio bat egingo da hiru interbentzio mailatan: Banakako interbentzioak, parekoen arteko gatazkan eta talde interbentzioak.

Interbentzio protokoloa

  1. Ikasleen partizipazio eta hautapena

 

Orientazioa tutoreekin batera interbentzio honen ikasle onuradunak nortzuk izan litezkeen analizatu eta erabakiko dute. Erabakia hartuta, familiei informatuko zaie eta azkenengoz, guri deribazioren motiboak azalduko dizkigute.

2. Lan metodologia 

 

Elkarbizitzarako gelan tratatzen den kasu bakoitza bost saiotan abordatuko da, hurrengo interbentzio protokoloa jarraituz:

 

Behar berezien kasuetan izan ezik, bost saio egingo dira ikasle bakoitzarekin, ahalik eta ikasle gehien programan sartzeko asmoz. Ez dugu ahaztu behar gure helburu nagusia eskola elkarbizitzaren hobekuntza dela.

 

Lehengo saioan, ikaslearen lehentasunezko beharrei erantzuteko interbentzioa planifikatzen da. Beharra hauek ezagutzeko, elkarrizketa informal bat egin beharko dute ikasleek, eta galdetegi bat erantzun beharko dute.

 

Guztiz konfidentziala dela jakinaraziko zaie eta aldi berean azaldu beharko da galdetegiak landu behar dituen konpetentziak ebaluatzen dituela.  Ebaluaketa honen bidez hurrengo saioetan gauzatuko den lana planifikatuko da.

 

Hau da, saioan zein astean zehar lantzeko bideoak, irakurmenak eta ekintzak.

 

Bost saioak amaituta, adingabekoarekin interbentzioa ixten da. Ikasitakoari buruzko hausnarketa egitera gonbidatzen zaie eta bideo, irakurketa eta ekintzen bidez landutako konpetentziekin lutura afektiboa bilatzen da.

 

Elkarbizitzarako gelako lana ez da hemen amaitzen, hasten baizik, programak ikastetxeari itzultzen dion ebaluaketa txostenarekin. Txosten hau Orientazioak jasotzen du eta tutoreekin partekatzen du adingabeko horrekin harremana gidatzeko, bere premiak zeintzuk diren kontuan hartuz. 

Ikasleekin elkarrizketa 

 

(ikaslearen premiak identifikatzeko test)

Interbentzio plana 

 

(saio 2,3,4 eta 5): interbentzio eta abordatuko

diren gaien definizioa.

Interbentzioaren amaiera 

 

Landutako kontzeptu eta gaitasunekin lotura afektiboa bilatuz

Ebaluaketa orria ikasteentzat 

 

 

Bitarbask-en proiektua

 Garrébil-en  parte hartzearekin

  • Facebook Clean Grey
  • LinkedIn Clean Grey
  • Twitter Clean Grey

Eusko Jaurlaritzak sustatua