Programaren Metodologia

 

 

Programa honen ezaugarri nabarmenetariko bat bere ikuspegi “esperientziala” da. Hau da, formatu honetan ikasleak protagonistak bihurtzen dira.

 

Benetako gatazken kudeaketaren prozesu kooperatiboa zer den ezagutzeko autoezagutza, emozioen erregulazioa, gaitasun sozialen praktika eta egoera bortitza baten aurrean sortzen diren emozioak ezagutzeko beharra dago.

 

Beste ezaugarri garrantzitsu bat programa honetan ibilbide bat iradokitzen dela da. Hurrengo koadroan ikus daiteke DBHko ikasle bakoitzak 1go mailatik 4. mailara planteatutako konpetentziak ikasiko dituela.

 

Koadroan ikusten denez, programaren lehenengo urtean gatazken kudeaketa landuko da. Urtean zehar 1go eta 2. kurtsoen ikasleek negoziazio kolaboratiboa landuko dute. 3. eta 4. Kurtsoetan, ordez, bitartekaritzan zentratuko dira. Ezberdintze hau ematen da bitartekaritzaren helburua besteei beren gatazkak konpontzen laguntzea delako, eta honek aurreko negoziazioan ikaskuntza errekeritzen du. Modu honetan, ikaste progresiboa ematen da.

 

Horrez gain, kontuan hartu behar da bitartekaritza ikasteko eta ulertzeko heldutasun intelektuala izatea beharrezkoa dela eta horregatik DBHko goiko kurtsoetan emango da.

 

Programan bi akzio koordinatuek eta erlazionatuek hartzen dute parte. DBHko gela guztietan bi ikuspuntu horietatik landuko da helburua lortzeko.

G. K: Gatazken Kudeaketa    NEG: Negoziazioa  BIT: Bitartekaritza E. ERAB: Emozioen Erabilera


 

Programaren urteroko ekintzak

Irakasleen esku hartzea: Tutoretzetan lana

Irakasleen esku hartzea ezinbestekoa da ikasleek ezagun ditzaten programan sartutako konpetentzia eta ideia nagusiak. Lehenengo fase honetan oinarrizko kontzeptuak barneratuko dituzte eta tutoreekin hausnarketa egiteko aukera izango dute.

 

Irakasleei planifikazio bat emango zaie tutoretzetan lan egiteko; aurkezpen didaktikoak, ekintzak, irakurketa eta bideo propioak. Hau guztia aurtengo helburu didaktikoekin lotuta izango da.

 

Profesionalen esku hartzea: Konpententzien garapena

Profesionalek tutoretzen lana bukatu ondoren esku hartuko dute. Hauek lan sakonago garatuko dute proiekturen konpetentziekin. Fase honetan ikasleek hartuko dute parte prozesuan modu askoz ere praktikoan edo esperimental batean.