Programaren Ikuspegi pedagogikoa

Gaitasunen garapenarako programa honen ikuspegiak gatazka interpertsonala azpimarratzen du, elkarbizitzako momenturik zailena delako; beste pertsonaren existentziaren aurrean gure desioek huts egiten duten momentu hori.

 

Gatazka ideiak pertsonekiko interdependentzian pentsatzera bultzatzen gaitu, hau da, gure inguruko pertsonekin (familiakoak, lagunak, ikaskideak)izaten ditugun gatazkak. Beste alde batetik, gatazkaren kontzeptua askotan erasoren ideiarekin lotuta dago eta, ondorioz, bortizkeriarekin. Hori dela eta, gure gatazkak konpontzen ikasiz, indarkeria desagerrarazten lagundu dezakegu.

 

Baina indarkerian ikasitako portaerek ere hartzen dute parte. Horregatik, elkarbizitzarako heziketan beste konpetentzia batzuk kontuan hartu behar direla uste dugu.

 

Gure gatazkak besteengan modu positibo batean konpontzeko zein elkarrekin bizi ahal izateko pertsona asertiboak bilakatu behar gara eta asertibitate hori komunikazioan irudikatu behar dugu gaitasun sozialak eta teknika asertiboen bidez.

 

Askotan, frustrazio egoera baten aurrean, gatazkarik egon ez arren, haserre emozioa sortzen da eta eraso egitera bultzatzen gaitu. Hori dela eta, haserre emozio hori erregulatzea beharrezkoa da portaera bortitzak saihesteko eta elkarbizitzari kalte ez egiteko. Hau dela kausa, Adimen Emozionalean oinarritutako konpetentziak hartzen ditugu. Uste dugu konpetentzia hauek ezinbestekoak direla emozioak ondo ezagutzeko, erregulatzeko eta azaltzeko.

 

Bortizkeria ikasitako portaera da, eta ez da erasoa bezain erreaktiboa. Beste eredu batzuk jarraitzen ditu indarkeriak eta, neurologoek diotenez, prebentziorako tresnarik onena enpatiarako heziketa da. Heziketa mota hau Adimen Emozionalaren konpetentzia nabarmenetako bat da eta oso inportantea delakoan gaudenez, erabaki dugu modu isolatutan lantzea.