
Programa: Ikasle Laguntzaile
Helburua
Programa honen helburua eskolan elkarbizitzaren hobekuntza da gazteen parte-hartzearen bitartez.
Ikerketa batzuk eta ikastetxetan gauzatutako esperientziek frogatu dute parekoen arteko laguntzaren estrategiak erabiliz eskolan giroa hobetzeaz gain, laguntzaileen zein lagundurikoen garapen pertsonala hobetu egiten dela.
Ikasle Laguntzaile programa “Ikasle Bitartekaria”-ren programaren hobekuntzara bideratuta dago. Bitartekaritzaz gain, lanerako bide berriak sortzen dira parekoen artean gatazken konponketarako. Horrela, Ikasle Laguntzaile batek, besteak beste, ikasle berrien harreran, taldean integratzeko arazoetan, isolamenduan, ikasleen arteko gatazketan edo ikasketekin sortutako arazoetan parte hartzen du.
Programa honek ikastetxearen estrukturari balio handiko autogestio programa bat eskaintzen die. Programa honek ikastetxe beraren kulturan geroko efektu bat sortuko du.
Nori zuzenduta
DBHko 1go mailatik 4. mailara.
Programaren ordu kopuru orokorra
Programa martxan jartzeko aholkularitza : 15 ordu
Hasierako prestakuntzaren ordu kopurua: 15 ordu
Aholkularitza eta etengabeko prestakuntza ordu kopurua: 25 ordu
+Ikasle laguntzaile programari buruzko Berriak, argazkiak, iritziak eta gehiago
