Ikasle Laguntzailearen Helburuak

 

Elkarlana, ezagutza eta eskolako arazo pertsonal eta interpertsonalen irtenbide bilaketa sustatzea.

 

Eskola-jazarpen kasuak murriztea.

 

Gatazkak gutxitzea eta ondorioz zigorren kopurua jaistea.

 

Eskolako pertsona guztien segurtasuna bermatzea.

 

Ikastetxeko gatazken konponketan ikasleen partizipazio zuzena sustatzea.

 

Hezitzaileen eta ikasleen arteko komunikazio bideak sortzea elkar ezagutzeko eta denon autoestimuaren hobekuntza lortzea.

 

Eskolako antolakuntza espezifikoa ezartzea indarkeri mota guztiei aurre egiteko.

 

Herritarren baloreak piztea ardura partekatuaren bidez.