Gure heziketa proiektuaren funtsezko konpetentziak

 

Gure heziketa proiektuaren funtsezko konpetentziak

 

Konpetentzia horiek interrelazionatuta daude. Hau da, konpetentzia bati ekitean, besteengan eragiten da derrigorrez, nerabeen sozializazio prozesua dimentzio irekiak eta transbersaletan oinarritzen da eta. Hori dela eta, arlo batean lortzen diren aurrerapenek eragina daukate beste arlo ezberdin batean; adibidez, komunikazio asertiboa erabiltzeak gatazken kudeaketa kooperatbioa errazten du.

 

Horrez gain, ikasleek ikasitako estrategiak egoera zehatz batetik geroko egoera batzuetara zabaltzea errazten du.

 

 

 

Gatazken kudeaketa arloa: Negoziazio integratiboa eta bitartekaritza.

 

 

Pertsonen arteko harremanetan gatazkak ohikoak eta naturalak dira, oso harreman ona izan arren.

 

Hori dela eta, gure ustez, “Gatazken Kudeaketa” konpententziaren garapererako ezinbestekoa da  gatazka zer den ikastea, egoeraren parte bakoitzaren pertzepzioak ezagutzea, norberaren motibo eta beharrak kontuan hartzea eta aurre egiteko estrategiak ulertzea.

 

 

Emozioen erabilera arloa: autoezagutza, erregulazioa eta emozioen espresioa

 

Gure emozioen autoezagutza,  erregulazio eta espresiorako konpetentzien garapenaera zuzenduta agresibitate kontrolpean izateko asmoz eta, hortaz, frustrazio, mina eta beldurraren ondorioz sortutako  jarrera bortitzak saihesteko.

 

Autoezagutza: Egoera ezberdinetan sentitzen ditugun emozioak ulertu eta identifikatzea. Jakin behar da emozio hauek geure pentsamenduen menpe daudela, errealitatea interpretatzeko erak eragina izango du, eta hau gure bizitzan lehengo esperientziekin lotuta dago. Emozioa identifika dezakegu aldaketa fisiologikoei esker. Aldaketa hauek ulertzen ikasiko dugu. Prozesu honetaz ohartzea oso garrantzitsua da egoera konkretu bat zein portaera orokorra azaltzea posible egiten duelako. Autoezagutzak emozioak erregulatzea erraztuko du. Honen ildoan, haserre emozioa hartuko dugu kontuan bereziki. Emozio hau frustrazio egoerei aurre egiteko doitze mekanismoa bezala funtzionatzen da eta mina, defentsa emozioak edo beldurra emozioekin lotura handia du.

 

Emozioen erregulazioa: Sentitzen ditugun emozioak ezagutzeko gai garenean, haserrea erregulatzeko erak abordatuko ditugu jarrera bortitzak baztertu ahal izateko. Emozioak maneiatzea posiblea da gure pentsamenduak aldatuz; emozio atseginak eragiten dizkiguten egoerak aukeratuz; emozioaren alde fisiologikoa landuz;  eta gure jokaera aldatuz .

 

Emozioen espresioa: Behin sentitzen dugun emozioa ezagututa eta erregulatuta, espresio asertiboari ekingo diogu. Hau da, emozioez arduratzen eta azaltzen ikasiko dugu besteei sentitzen dugunaren errua leporatu gabe. Modu honetan gure emozioak oxigenatzeaz aparte, besteak sentitzen dugun emozioa entzun eta ulertzeko prest egotea lortuko dugu.

 

 

Komunikazio arloa: Asertibitatea eta komunikaziorako gaitasunak.

 

Elkarbizitzan eta Gatazken Kudeaketan asertibitatea oso konpetentzia inportantea da gure iritziak, intentzioak, sinesmenak eta sentimenduak defendatzen digulako besteei eraso barik. Aldi berean, teknika asertiboek gatazkei edo egoera batzuei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigute gure helburuak lortzeko indarkeria saihestuz. 

 

 

Autoestimu arloa: autoestimu errefortzua, automotibazioa eta pensamendu positiboa

 

Autoestimuaren errefortzua: Elkarbizitzarako ezinbesteko konpetentzia da autoestimua geure buruarekin gustura egoten laguntzen digulako eta honek besteekin harreman asertiboak izaten errazten digu. Horrela, gatazkak modu kooperatibo batean konpontzeko gai izango gara. Ondorioz, autoestimua sendotzeko erak ezagutzeak nerabeei euren buruarekin hobeto sentiaraziko die bizitzako garai horren krisiak gainditzen lagunduz.

 

Automotibazioa: Autoestimuan maila ona izateak bizitzan lortzen ditugun arrakastekin erlazioa dauka. Arrakasta horiek gai garela erakusten digute eta horrela hobeto sentitzen gara geure buruarekin. Honen ildoan, nerabeen helburuak planteatzeko eta erronkak gainditzeko automotibazioak oso garrantzi handia dauka proiektu honetan.

 

Pentsamendu positiboa: Bizitzan agertzen diren erronken aurrean sortutako pentsamenduez ohartu behar dugu gure jokaerak gidatzen dituztelako. Zerbait egiteko gai ez garela pentsatuz gero, inoiz ez dugu lortuko, bizitzan muga handienak geuk ezartzen ditugu eta. Pentsamendu hauetako adibide batzuk hauek izan litezke: “Ez naiz gai!”; “Hau ezinezkoa da!”. Adibide hauek ohikoak dira nerabetasunean zailtasunak aurkitzen dituztenean, besteak beste, kurtso errepikatu behar dutenean, haserrea kontrolatzeko zailtasuna dutenean…

 

Enpatia arloa:

 

Enpatiak funtsezko konpetentzia irudikatzen du bizikidetzan, eta gakoa da nortasun asertibaren garapenean.

 

Halaber, konpetentzia oso garrantzitsua da gatazkak kolaboratiboki konpontzeko, gainerakoen ikuspuntua eta emozioak ulertzea dakar eta.

 

Hau alderdi erabakigarria da hala nola negoziazio integratiba eta bitartekaritzaren tekniketan.

 

Zentzu honetan, azken aurkikunde neurologikoen arabera, borondatez erabiltzen den biolentziari aurrea hartzeko enpatian heztea erarik aproposena da amorru emozioa baztertuz (emozio hau lan egingo dugu "Emozioen erabilera" Konpetentziaren bidez).

 

Hauek dira genero-indarkeria, arrazakeria eta eskolan indarkeriaren kasuak, non  beste pertsona batzuen kontra erabiltzen diren idarkeriazko ekintzak aurrez pentsatutako eta sistematikoak dira.