
Programa:
Elkarbizitza Gela
Elkarbizitza gelan eskola esparruan gertatutako gatazkak abordatuko dira, eta, konponbidetarako erantzunak erakusteaz gain, heziketa erantzuna eskaintzen die ikasleei.
Kasu tipikoak izan ohi dira: bullyng-a (biktima-erasotzaile), parekoen arteko gatazkak, portaera gatazkatsuak gelan, autoestimu baxu daukaten ikasleen integraziorako zailtasunak.
Helburu Orokorra
Tarte bat egokitzea ikasleen Elkarbizitza eta Gatazken Kudeaketarako konpetentzien garapenarekin lotutako premiei erantzuteko, heziketa perspektiba batean oinarrituz.
Nori zuzenduta
DBHko ikasle guztietara
Profesionalen esku hartzearen ordu kopura gelako: 96 ordu
Hezkuntza esku-hartze motak:
Elkarbizitza Gela programak, elkarbizitzarako heziketa eta gatazken kudeaketarako ekintzen inplementazioa bultzatzen ditu ikastetxearekin batera. Hau hiru mailatan planteatzen da:
Banakako interbentzioak: Banakako interbentzioetan abordatzen diren egoerak:
-
Integraziorako zailtasunak.
-
Emozioen erregulaziorako zailtasunak
-
Jarrera bortitzak eta gatazkatsuak
-
Frustraziorako tolerantzia baxua
-
Autoestimua indartzeko beharra
-
Motibazio beharra egoera latzak gainditzeko bai eskolan, bai bizitza pertsonalean.
-
ETAB.
Parekoen arteko Gatazkak: Maila honetan erantzuten diren egoerak:
-
Parekoen arteko gatazkak
-
Jazarpen egoerak.
Talde interbentzioak: Maila honetan ikuspuntua zabaldu egiten da behar bereziak dituzten ikasle taldeei, gela zehatz batzuei etab…
