Deskribapen orokorra:

 

Bitartekaritza eta Gatazken Kudeaketarako Komunikaziorako Gaitasunak

 

Bitartekaritza, Negoziazioaz aparte, A.D.R.-ko (Alternative Dispute Resolution) (Gatazken Konponbide Alternatiboa) teknikarik garrantzitsuena da.

Bitartekaritza oso tresna arin eta eraginkorra da gatazkak eraldatzeko orduan. Normalean gatazkaren parteek, hirugarren pertsona batengatik bideratuak, akordio bat kooperatiboki lortzen dute egoera bortitzak saihesten. 

 

Bitartekaritzarako gaitasuna, teknika eta tresna batzuez osatua da. Honek guztiak gatazkaren parteen artean komunikazio bideak sortzen laguntzen du eta ondorioz, haien interes nagusietarako irtenbideak lortzen dira. (Irabazi- Irabazi irtenbideak).

 

Gainera, bitartekaritzak heziketa osagarri ere badauka, gatazka baten parteak prozesu kooperatibo baten zehar gidatzen ditu eta. Auzokideen bitartekaritza arloan Estatu Batuetan egindako ekimen aitzindari batzuek heziketa osagarri hau azpimarratzen zuten. Ondorioztatzen zutenez, prozesuan  parte hartzen zutenek, beren gatazka konpontzeaz gain, etorkizunean antzeko egoeratan irtenbideak lortzeko konpetentziak eskuratzen zituzten.

 

Hori dela eta, bitartekaritza ikastetxeetan oso tresna baliogarria dela uste dugu.

Bitarbask-en proiektua

 Garrébil-en  parte hartzearekin

  • Facebook Clean Grey
  • LinkedIn Clean Grey
  • Twitter Clean Grey

Eusko Jaurlaritzak sustatua